XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Familia

Ni ez nintzen gizon handi eta eder horietakoa.

Txiki samarra esango nuke.

Argala eta aurpegi beltzarana edo berdaxka.

Begiak, berriz, bizi-biziak da bihurriak.

Izatez bakezalea nintzen, nahiz eta tiro artean jaioa izan.

Etxean erakutsi bezala, elizkoia eta fededuna nintzen.

Langilea ere bai, hala nintzen ni, bertsolariek langile fama handiegirik eduki ez arren.

Buruz argia, esan beharko, memoria ona nuen, eta horrek asko laguntzen zidan bertso lanean aritzeko.

Bertsotan askotan ari behar izaten nuen, edozein taberna ataritan tente jarrita.

Oso ezaguna nintzen, eta jendeak ez ninduen bakean uzten.